Taldea

Hau dena 1973. urtean hasi zen, Sestaoko La Salleko eskolagatik. Eskolan, ematen ziren eskolaz-kanpoko ekintzez gain, aisi talde bat ere eskaintzen zuen non asteburuetan mendi irteerak egiten ziren. Talde honez zainbait fraile enkargatzen ziren ala nola, Eneklo Llarza edo Mikel Ameztegi. Haiek Iruneko eskola baten formatu egin ziren eta gaztetik Eskultismoaren eredua jarraitzen zuten, uniformeekin, pisten paseoak, eskauten antolakuntza betebehar guztientzat… baita udako kanpamentuetan ere egiten zuten. Barruan zramatela esan daiteke.

Egun batean, Leiorako irteera batean eta unibertsitatea sortzen hari zirenean, eruitan zegoen eta han eserita, edozertaz hitz egiten zebiltzaten eta taldeari buruz mintzatzen hasi ziren, orduan Eskaut talde bat  sortzea erabaki zuten. Delegazinoarekin kontaktuan jarri ziren eta honek langundu eta informaioa eman zien, baita eskultismoari buruzko materiala eta lantzeko era ere pasatu zien.

Lehen kanpamentua San Asensio, La Riojan izan zen. Eskauteko mutilen eta eskolatik joa nahi zuten mutilen nahasketa bat izan zen. Udako kolonia batzuen antzera.

Talde bezala hasteko lokal batzuk behar zituzten eta eskolak untxitegia (frontoi azpiko Oinarinen lokala), oilotegia (Trebeen lokala, aparteko etxea) eman zien. Garbitu eta hantxe ezarri ziren. Begiraleak Oilotegian eta mutilak untxitegian.

Lokalen banaketa nahikotxo aldatu zen P.C. talde politikoa “aitzaki”  bezala lokal bat eskatu zutenean entsaiatzeko; bazeukatelako antzerki talde bat Bihar deiturikoa eta elkartzeko leku bat behar zutelako nahi eta gero haien bilerak egiteko aprobetxatu.

Orduan, eskolako oilotegia eman zien eta eta begiraleak elkartzeko fraileen atondoa utzi zieten. P.C. ak lokala utzi zuenean beste adarrengatik erabilia izan zen, begiraleen lokala atondoan utziz.

Erdian zegoen lokala (Kos, Kas eta Azkarrak) lengileentzat ziren etxe prefabrikatuak ziren. Santurtzin instalatuta zeudenak 1979. urte aldera. Libre zeudenez, eraikitzeko baimena eskatu zitzaion udalari eta honek ezetza eman zuen kale bat egitea pentsatuta zegoelako lokalak zeuden lekuan. Gurasoak,orduan, etxe prefabrikatu hori ekarri eta eraiki egin zuten baimenik gabe.

2016an, 37 urte ondoren, alegia, Udalak kale berriaren eraiketaren proiektua manifiestoan jartzen du, lokaletik pasatzen den kalea. Taldea, orduan, bere heziketa lanarekin jarraitu ahal izateko irtenbide bat bilatzearen eginbidean ikusten da. Hainbat bileren ostean, bai eskolarekin bai udalarekin, La Sallen jarraitzeaerabakitzen du taldea, Begoñako Andremariren Haureskolaren gunean hain zuzen ere.

Eskola gune hori usten digu trenkada bat eraikiz zinemaren antzinako larrialdi irtenbidean. Begiraleentzako lokal berri bat prestatuz. Gainera Begoñako hall eta antzieko jantokia partekatzen utziz, baita kanpoko patioa eta aterpedun gunea adarren ekintza desberdinetarako.

Pañoleta bere jatorrizko koloren, Gorria eta Beltza zen baina OJE (Organización Juvenil Española o Falanges Juveniles de Franco )-ren kolorea zenez, Urdinera eta Gorrira aldatzea erabaki zen; gainera Indauxtu, kolore berdinak dituenaren aurrekoa izan zen.

Taldearen izena aupur bat aldatuz joan da, hasieran Euskai (aterpe esan nahi duena) jarri nahi zelako baina Euskadirekin hainbeste antzekotasuna zuenez, ezin zen erregistroan jarri. Horregatik hainbat izenengatik pasa da: Euskai´ko Eskaut Taldea, Euskai Bide Eskaut Taldea… Baina mundu guztia Euskai bezala esagutzen gaitu.