Gure herria

SESTAO

Bilbo Handia eskualdeko herria da Sestao. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago, eta Barakaldo, Portugalete eta Trapaga ditu mugakide. Neurri batean herri txikia dela esan daiteke, 3,5 kilometro karratuko azalera duena, eta geografia malkartsua. Lurrik leunenak industria izaera eta erabilera nabarmena dute, eta hortxe kokatzen dira udalerriko enpresa nagusiak. Herria bera, ordea, muinoaren luze-zabalean hazi eta zabaldu da.

 

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Triano Mendien paraleloan dagoen eta itsasoaren aurrean, Luzeroko lurmuturreko itsaslabarretan, hasten den mendikate txiki bateko ekialdeko muturrean kokatuta dagoelarik, Serantes gailurretik igarotzen da eta mailakatuta dauden muino txikietan barrena dabil horietan txikiena denarekin, Ugarteko San Nikolas Lurmuturrean, bukatzen dela Galindo ibaiak urak Nerbioira isurtzean osatzen den penintsula txikian, bi ibai horiek direlarik bere jurisdikzioaren bi herenak ia ixten dituztenak, gainerakoak Trapagaran eta Portugaleteko lurrekin muga egiten duela.

Aipatutako muino horietako baten gailurrean dagoenez erliebe malkartsua duelarik, bere ekialdeko muturrean San Nikolas Lurmuturrean hasten da, honek altuerako 12 metro ditu eta Nerbioi ibaian nagusi ageri den talaia da , ondoren, 600 metro inguruko luzera duen malda arin batetik, bere jurisdikzioko alderdirik beheenera iritsiko da Urbinaga izeneko lekuan, berau 9 metro baino ez da altxatzen itsasadarraren mailaren gainean istmo txikia osatzen dela.

Jarraian, zakartasunez altxatzen hasi da, maldako metro gutxi batzuen buruan 61,52 metroko altuera lortuz. Portopin izanarekin ezagun den lekuan, bertan Rebonza izeneko goi-ordoki txikia osatu ondoren, herriko tokirik altueneraino igoera jarraitzen da,Okintzaile Mendilerroan, honek Kuetoko Gurutze izena du, 83.95 metroko altuera duelarik. Hemen 400 metroko luzerako desnibel leunean jarraitzen du, bertan udalerriaren hirigunea kokatuta dagoelarik 67,62 metro duelarik. Desnibela zakartasun handiagoz igotzen da, 76,20 metro dituen Aizpuruko Gaina osatzeko. Eta sakonune baten ondoren, 76,90 metro dituen Mendietako Gainera jasoko da Hilerriaren ondoan, horrek itsasadar eta Abraren gainean talaia ederra osatzen duela. Eta 50 metroko luzera duen desnibel baten ondoren Portugaleteko Hiribilduko jurisdikzioan barneratzen da.

Sestao osatzen duten mendi-mazela handiek bere Hegoaldeko aldean barrena Nerbioiko ibaiertzetara, beste garai batean padurak eta egun industria eta ontzigintzako gunea direnetara, garamatzate. Iparraldeko aldetik Ballonti erreka eta Galindo ibaiaren ibarretara iritsiko gara, horiek beste garai batean ortu emankorrak ziren eta gaur egun horiek ere industria handien kokaleku dira.

 

HISTORIA

Ez da erraza zehaztea Sestaoko herriaren jatorria noiz gertatu zen edo bertara gizakiak noiz iritsi zen, baina inguruko beste leku batzuetan bezalaxe, bere lehendabiziko biztanleak erromatarrek autrigoiak deitu zituzten herri horretako kide izan zirela eta harrez geroztik bere bilakaera Historiak Euskal Herriaz hitz egiten duenean izan duen berbera izan dela baieztatu ahal dezakegu.

Antzinako historia hauetan, garaiko liburuetatik hartutakoetan, oinarrituta, 880. urtearen aldean Espainiako iparraldean Bizkaia eta Santanderreko kostaldeetan barrena barreiatu ziren godoen hainbat tribu lehorreratu zirela kontatzen dute, hainbatetan inguruko biztanleei aurre egin behar izan zietela, bere ondaretzat zutena basaki aldezten zutenak. Borroka horietako bat Sesto, “Portugalete lurmuturra”, izeneko muino batean gertatu zen bataila handi horretan erasotzaile godoen burua, Falcón Kondea deitutakoa, hil zela, horrela, borroka burutu zuten leku nabarmen horretan ehortzi zuten. Bere emazteak, bere oroimenez eta berarentzat zoritxarrekoa izan zen lekua iraunarazteko asmoz, bertan eliza txiki bat eraikitzea agindu zuen Deikundearen Andre Mariaren izenean.

 

BIZTANLERIA

Sestaok 2011ko urtea itxi du 28.959 biztanleko populazio batekin, joan den mendeko 60 urteetako hamarkadaren mailari eutsiz. Etengabeko biztanle-galera bilakaera demografikoaren ezaugarri nagusietariko bat da azken urteetan, prozesu hau hainbat zirkunstantziak larriagotzen dutelarik. Populazioaren pixkanakako zahartzeak heriotzak ugaritu ditu. Honek hazkunde begetatibo negatiboa ekarri du eta gero eta apalagoa den jaiotzen indize baxuak ezin diezaioke heriotza indizeari aurre egin. Gainera, beren bizilekua beste udal batean jartzeko deserroldatzen diren pertsonen kopurua handiagoa da herrian kokatzeko kanpotik iristen diren pertsonen kopurua baino. Joera honek iragartzen du etorkizunean Sestaoko populazioa gero eta zaharragoa izango dela eta egoera honek behar sozial berriak sortuko ditu, administrazio publikoen ardura behar izango dutenak.

informazio iturria