Zer egiten dugu

Gure heziketa-lana egiteko, lau “adar” edo adin ezberdineko umeen lau talde bereizten ditugu, eboluzio-psikologia kontuan hartuta:

  • Koskorrak 8-10 urte
  • Kaskondoak 10-12 urte
  • Oinarinak 12-14 urte
  • Azkarrak 15-17 urte
  • Trebeak 18-19 urte

Taldeek bere programen plangintza egiten dute, eskautismoaren jomugekin eta horren adarren errealitateekin bat datozen heziketa-helburuen arabera. Gero hainbat jardueratan zehazten dute plangintza hori:

  • asteroko bilerak, bi ordu ingurukoak
  • egun pasako irteerak eta ibilaldiak
  • asteburuko egonaldiak zenbait aterpetxetan
  • kanpamenduak (gabonetan, Aste Santuan eta 15 egunekoak udan, naturan)
  • nazioarteko trukeak eta lanerako eremuak
  • auzoko edo herriko jardueretan edo tailerretan parte hartzea

Gainera, federazioak berak beste espazio batzuk danmizatzen ditu, bai arduradunentzat, bai talde guztientzat ere. Horri esker, mugimendu hau osatzen duten pertsonen topaketak egiten dira.

Hezkuntza osoa

Eskautismo apustu nagusia da pertsonen garapen osoa lortzea, gaitasun fisikoak, intelektualak, sozialak eta espiritualak barne direla. Eta hori hiru hezkuntza-aukera hauen bitartez eratzen da:

  • Hezkuntza aukera. Pertsonak bere buruarekin duen harremana lantzen da, besteak beste, norberaren garapena eta autonomia, emozioen hezkuntza eta heldutasun prozezuaren beraren protagonismoa.
  • Gizarte aukera. Pertsonak beste pertsonekin eta inguruarekin duen harremana lantzen da. Pertsonak bere inguruan gertatzen diren ekintzak baloratzen jakin behar du, era kritikoan eta kontzientzia sentikorrarekin. Era berean, ikuspegi globala izan behar du eta hurbileko inguruan era kritikoan, konprometituan eta arduratsuan parte hartzeko gai izan behar du.
  • Fededun aukera. Pertsonak alderdi transzendentalarekin duen harremana lantzen da, pertsonari bere espiritualitatea zabaltzen eta biltzen lagundu behar zaio, Nazareteko Jesus eta bere mezua eredu hartuta.